domingo, 31 de diciembre de 2017

Birziklatzea, denon ardura. Gabonetan ere bai !

Heldu dira gabonak, eta eurekin batera urteroko irudi penagarriak. Zabor piloa kalean lagata; birziklagarriak diren hondakin asko zaborretara botata. Ondarroan eta eskualdean gero eta herritar gehiago dabiltza hondakinak banatzen eta birziklatzen, eta euren hondakinak murrizten. Eta hori eskertzekoa eta zoriontzekoa da. Udalak be baliabideak gehitzen dabiltza, hondakinak sailkatu eta birziklatzea gero eta errazagoa izateko, eta denon eskura egoteko. Halanda be, herritar batzuk jarraitzen dute euren zamarrak nahastuta botatzen kontenedorera. Zergatik? Zergatik ez dituzte hondakinak sailkatzen birziklatzeko? Zergatik ez dira ahalegintzen zabortegietara zabor gutxiago botatzen? Ingurumena zaindu nahi badugu, denok egin behar dugu ahalegina. Hondakinak sailkatu eta birziklatzea denon eskubidea eta denon betebeharra da. Hondakinan gitxitzea ere bai.s ..

No hay comentarios:

Publicar un comentario