viernes, 17 de marzo de 2017

Gasteizko Udalak bat egin du bihar egingo den Garoñaren kontrako manifestazioarekin

Gasteizko Udalak bat egin du larunbatean Garoña berriro irekitzearen kontra egingo den manifestazioarekin. Martxa 19:00etan aterako da Andre Maria Zuriaren Plazatik Gasteizko udalak gogoratu du erakundeek eta gizarteak oro har askotan arbuiatu dutela zentrala martxan izatea eta berriro irekitzea, erakunde akordioen zein herri mobilizazioen bidez. Gorka Urtaran alkatearen hitzetan, zentrala ez ixtea "herritarren borondateari uko egitea da, eta haien osasuna arriskuan jartzea".

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada