sábado, 4 de marzo de 2017

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak 'Arima bizia berreskuratu' kanpainaren balantze positiboa egin du

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) 'Arima bizia berreskuratu' kanpainaren balantze positiboa egin du, «izan duen parte hartze handia kontuan izanik». Kanpainak elikagai ekologikoen kontsumoa eta hedapena helburu izanik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako saltokietan erosketa zuzena sustatu nahi izan du, 20 egunez elikagai ekologikoez osaturiko saskiak eta Busturiako Lurdeia landa etxean asteburu ekologiko bat zozkatuz.

Horrela, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak jakinarazi duenez, otsailean zehar, 3.000tik gora lagunek parte hartu dute kanpainan, lurralde osoan zehar banaturiko 35 dendetan produktu ekologikoak erosiz.

Horrez gain, zozketek eragin handia izan dute sare sozialetan, 210.000 pertsonetara iristea lortuz eta webgunean 12.000 bisitatik gora izanez. "Honek guztiak eragin positiboa izan du euskal produktu ekologikoen hedapenean", nabarmendu du.





Bestalde, ENEEK erakundea Euskadiko ekoizle, eraldatzaile eta merkatari ekologikoen lana aldarrikatzen jarraituko duela jakinarazi du, bertoko elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzeko lan eginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada