sábado, 6 de junio de 2015

Ekainaren 7an, 12etan, Gladys Enean

Datorren asteazkenean, ekainak 3, Jose Martinez Salas guardia zibilak Gladys del Estal hil zueneko 36 urte beteko dira. Ez da 0 edo 5ean bukatzen diren urteurren biribil horietako bat, baina, tira, gu ez gaude inolaz ere data oharkabean pasatzen uzteko prest. Horregatik, EGUZKIK, urtero bezala, omenaldia antolatu du. Hona hemen hitzordua:
ekainaren 7an, 12etan, Gladys Enean
Parkeko ate nagusian bilduko gara, ohi bezala, eta hortik erromeria-giroan igoko gara Gladysen omenezko oroitarriraino. Han, aurreskua, lore-eskaintza, lagunen oroitzapen emozionatua eta kantak ez dira falta izango. Baina, horrez gain, Fracking Ez eta AHT Gelditu! Elkarlanean plataformen ordezkariek hitzalditxo bana egingo dute. Izan ere, EGUZKItik behin baino gehiagotan nabarmendu dugunez, guk Gladys oroitzen dugu gure laguna zelako eta zigorrik gabe geratu zen bidegabekeria hura ahazterik ez dugulako, baina baita ere Gladys zorigaiztoko egun hartan Tuterara eraman zuten arrazoiak bizirik daudelako gaur egungo borroka ekologistetan. Eta, ezbairik gabe, haustura hidraulikoaren eta Abiadura Handiko Trenaren kontrakoak dira egungogo borroka ekologistarik nabarmenetakoak.
Omenaldira etortzen gonbidatuta zaude, jakina. Ea elkar ikusten dugun.
Hemen dituzue bideoa pare bat gertakizun haiek gogoratzeko: https://www.youtube.com/watch?v=3BWU8Tmcbss
https://www.youtube.com/watch?v=aG1p1KGAfYs.

No hay comentarios:

Publicar un comentario