sábado, 26 de enero de 2013

Jaio da Fracking Ez aldizkaria

Fracking Ez-en lehen zenbakia aurkezten dizuegu. Hilabeteroko argitalpen txiki hau, gure lurraldea mehatxatzen duen ez ohiko gasaren ustiatze planei buruzko informazio eguneratua eskeintzeko helburuarekin jaio da. Argitalpen labur honen bitartez, 4 orrialdez osatuko dena eta euskarazko zein gaztelerazko bertsioak izango dituena, gure inguruan zein beste edozeinetan haustura burutzeko asmoarekin bat datozen gertakari esanguratsuenak ezagutarazten saiatuko gara, hasieratik helarazi dugun mezuan tematu nahi gara eta, hau da, Ez hemen, ez inon! Hau dela eta, bitartekari honen bidez, gertutik eragiten gaituzten erauzketa plan eta teknikei buruz hitz egingo dugu, baina ikusmira beti haratago izanik, frackinga geldiaraztearen beharraz gain aurrean dugun eredu energetikoari so eginez, kontsumoan eta bizitzan oinarritzen dena eta aldatzea ezinbestekoa dena etorkizun duin bat egon dadila nahi baldin badugu behintzat. Asmoa berez enpresen eta gobernuen mugimenduez gain, hauek geldiarazteko ekimenak zabaltzea da. Beste lekuetan emandako erauzketa jarduerak ere gerturatzen joango gara, eta baita aktibista, aditu edota eraginpean aurkitzen diren pertsonen iritziak ere aurkezten. Argitalpen irekia izango da, helbide elektroniko baten bitartez ekarpenak, kritikak edota iradokizunak jasotzeko prest dago eta. Fracking-ik gabe mantetzeko beste bultzada txiki bat besterik ez da, eta derrigorrez laister etorriko den energia eredu aldaketa batekiko hausnarketa lekua, azkar ulertu behar bait dugu, gustatu ala ez, mugatua den mundu batean ezin dugula baliabideak amaigabeak izango balira bezala bizi… Aldizkariak gas ez konbentzionaleko erauzketa planen gaineko berritasun nagusiak eta fracking-aren aurka borroka egiten duten plataformen jarduerak jasoko ditu. Gainera, proiektu honetako oinarrizkoak diren “Baliabide Fosilekiko Dependentzia” eta “Fracking-aren arazoak” atalak daude. Lehenak energia fosilaren mendeko modelo energetiko honek garamatzan ondorio suntsitzaileetako batzuk azalduko ditu eta bigarrenak fracking-arekin lotutako ondorioetan sakonduko du. Hilabetero, Gasteizko Alde Zaharreko Azokarako ale berria estreinatuko dugu, hau da hilabeteko lehenengo larunbatean aterako da kalea. Hortik, Gasteizko auzoetatik eta Arabako herrietan zehar zabalduko dugu bai eta boletinaren bidez (hemen eman dezakezue izena, manifestoa sinatzen). Baita ere web orriaren atal honetan ikusgai egongo da, non azken aleaz gain aldizkari egongo den lekuen mapa aurkituko duzuen. Helburua sarea ahalik eta zabalen bat eraikitzen joatea da; horretan laguntzeko prest bazaude, jarri harremaneta gurekin! Beste aukera bat pdf jaitsi, inprimatu eta egokia deritzozun lekuan uztea da. Guztion artean ahalik eta gehien zabalduko dugu Fracking Ez mezu hau!

No hay comentarios:

Publicar un comentario