miércoles, 26 de diciembre de 2012

Zuiako Koadrilak etxebizitza eskubidearen etxegabetzeen aurkako gaur konzentrazioa deitu du

Zuiako Koadrilak etxegabetzeen egoera larria salatzeko konzentrazio bat deitu du “Etxebizitza eskubidearen alde, etxegabetzerik ez” lelopean. Konzentrazioa Abenduaren 26an izango da arratsaldeko 19etan Murgian. Horrela jasota dago azken Koadrilaren batzordean onartu zen mozioan. Horrez gain, testuak etxebizitza eskubidea urratzen duten etxegabetze guztiak bertan behera uztea exijitzen du. Zentzu horretan, legediaren aldaketa alarrikatzen du “herritarren eskubideen defentsan”. Honen guztiaren helburua, “herritarren etxebizitza eskubidea babestea eta, era berean, Espainiako Gobernuak eta bankuek duten jarrera ozen salatzea”. Etxegabetze guztiak denbora mugagabean bertan behera uztearekin batera, mozioak Banku, Kutxa eta Kooperatiba guztieei eta Koadrilarekin duen harremanagatik bereziki Kutxabank-i, inongo kasutan ohiko eta lehen etxebizitza kaleratzerik gehiago ez egiteko exijitu die. Halaber, Zuiako Koadrilak iragarri du etxegabetzeen gaiarekin duten jarreraren arabera kreditu entitaearekin duen harreman instituzionala, ekonomikoa eta elkarlana berrikusi egingo dituela. Bestalde, ez duela etxegabetze prozedurarik bultzatuko eta beraietan parte hartuko eta, era berean, bide horretan parte hartzeari uko egiten dioten langileak babestuko dituela ohartu du. Azkenik, Zuiako Koadrilak subirautza politikoa eskatu du “etxebitza politika propioa egin ahal izateko Madriletik inposatzen dizkiguten neurri neoliberal basatiak nozitu beharrik ez izateko”. ..

No hay comentarios:

Publicar un comentario