lunes, 17 de diciembre de 2012

Araba ez da fracking gabeko lurraldea, baina debekuaren aldeko apustua egiten du

Ostiralekoa egun gazi gozoa izan zen Fracking Ez Araba Plataformarentzat. Frackingaren kontrako mozio berri bat onartu zen Arabako Biltzar Nagusietan, baina, nahiz eta hasieran horrela planteatuta zegoen, Araba ez zen fracking gabeko lurralde bezala izendatu. Biltzar Nagusietan onartutako mozioa tartean dauden euskal instituzioei, bakoitzaren eskumenen barruan, frackingaren teknikaren bitartez gasa ateratzeko edozein proiektu debekatu dezaten eta beharrezkoa den lege guztietan debekuak ezarri dezatela eskatzen die. Fracking Ez Arabak aurrerapauso bat bezala ikusten du Biltzar Nagusiek tartean dauden euskal instituzioei esploratzeko eta ustiatzeko proiektuei horrelako debekuak eskatzea Nabarmendu behar dugu eskaera hau PSEren adostasunarekin egiten dela eta alderdi hau izan dela gaur arte modurik sutsuenean proiektu hauek defendatu dituena. Gure poztasuna, hala ere, askoz ere handiagoa izango da debeku horiek gauzatzen diren egunean. Hortaz, zain gelditzen gara. Ezin duguna ahaztu da gaur mozio honen onarpena ahalbidetu duten alderdiek gehiengo absolutuak dituztela euskal instituzio ia guztietan eta horregatik proposamen hau zehazteko lanean jartzeko eskatzen diegu. Ezin dugu ahaztu horrelako ekimenak gure lurraldean frackinga egiteko planak trabatu ditzaketela, baina beste ekimen asko beharrezkoak izango direla frackinga eta teknika honi lotuta dauden arazoak behin betiko errotik ateratzeko. Gure aldetik esan nahi dugu uste dugula frackingak gure lurralderako suposatzen duen mehatxua desagertzetik gertuago egongo dela benetan, orain arte onartuak izan diren baimenak baliogabetzen direnean. Onartutako mozioa gaiaren testuingurua kokatzen du gaur egungo egoeran eta gizartean dagoen aldarriari erantzuten. Fracking Ez Araba plataformarentzat aldarria ukaezina da. Fracking Ez Araba Plataformak urte bat bete berri duenean, bere aldarrikapenen aldarria Biltzar Nagusiak horrelako mozioa onartzea eragin du. Kalean egindako lanak, hitzaldi bakoitzean, mobilizazio bakoitzean, egindako ekimen bakoitzean, izan dira alderdi politikoei bere posturak mugitzera behartu dituztenak, eta lan horretan jarraituko dugu, horrela instituzio ezberdinak maiztasun eta asmatze maila handiagorekin entzun eta kasu egin diezaieten kaleko aldarriei. Aipatutako gaurko egoerari buruz, beharrezkoa iruditzen zaigu esatea zer esan nahi duen guretzako. Gaur egungo krisi energetikoaren egoeran energi fosilen putzua ezin dugula zulatzen jarraitu uste dugu. Epe ertainera begira, frackinga behar ez izateko txertorik onena gure gaurko energi ereduaren aldaketaren bidetik etorriko da, energi kontsumoa zentzuzkoa izan beharko da eta berriztagarriak eta ingurua errespetatzen duten iturrien bidez ekoizgarria ere. Baina lanean hasi behar gara. Frackinga ekimen legegileen bitartez debekatzea premiazkoa da, baimenak baliogabetzeko indarra egin beharko dugu eta energi eredua benetan jasangarria izango den beste batetarantz aldatzea bizkortu behar da, gure lurraldea haustu nahi duten horiek proposatzen diguten horretatik oso urrun. Fracking Ez Araba orain arte jarraitutako ildoarekin jarraituko du, fracking hitza errealitatean sekula isla izan ez zuen amesgaizto batetan behin sartutako hitz txar baten oroitzapena baino izan arte. Fracking ez. Ez hemen ez inon!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario