domingo, 25 de noviembre de 2012

Moveuskadi lanza un servicio para crear rutas en bici

Gaurtik aurrera, www.moveuskadi.com webguneak zerbitzu berri bat eskainiko du: bidegorriak eta bizikletak maileguan hartzeko guneak erakutsiko ditu, bai eta bizikletaz egiteko bideak diseinatu ere. Oso erraza da erabiltzen. Aukeratu «Bizikletaz mugitu» atala. Sartu ostean, zer nahi duzun aukeratu beharko duzu: bidegorriak ala bizikletak alokatzeko guneak. Ondoren, puntu batetik bestera joateko bidea sortu ahal izango duzu, maparen gainean marraztuta. Hala, zailtasun-maila, altimetria, ibilbidea egiteko behar den denbora eta tankerako beste hainbat datu jasoko dituzu. Datu horiek mugikorrean edota GPSan deskargatu ahal izango dituzu, ibilbidearen segimendua egiteko. Zerbitzuaren helburua poliki-poliki haztea eta ahalik eta bidegorri gehien biltzea da. Hasteko eta behin, Donostiako eta Gasteizko Udalek emandako datuak, Bizimeta erakundeak (Uribe Kosta ingururako) eskainitakoak, Bizkaiko Foru Aldundiak webgunean bildutako hainbat bidegorri, eta Arabako Berantilla, Nerbioi, Opakua, Vasco-navarro trenbide izandakoa eta urtegiaren inguruko bidea daude eskuragarri. Zerbitzua poliki-poliki handitzen joango da, eta, hortaz, nahiko dinamikoa izango da. Aurrerantzean askoz ere errazagoa izango da ibilbide jasangarriak antolatzea; izan ere, garraio-zebitzu guztiei buruzko informazioa ez ezik, bizikletaz egiteko bideak ere prestatu ahal izango dira. Hala, naturaz gozatzea eta kirola egitea posible izango da, baina beti jakinaren gainean egonda non gauden eta jomugara iristeko zenbat falta den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario