viernes, 24 de agosto de 2012

Garoñak pitzadurarik ote duen aztertzen ari da Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseilua

ARGIA astekaria Garoñako zentral nuklearra ikertzen ari dira. Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseilua (CSN) Garoñako zentral nuklearra aztertzen ari da, baita Herrialde Katalanetako Cofrendendesekoa ere. Ikerketaren arrazoia Flandrian dago: Doel herriko zentral nuklearrean pitzadurak agertu dira eta hura eraiki zuen enpresak (Herbehereetako Rotterdam Droogdok Maatshappij-ek) egin zituen Garoñako eta Cofrendeseko zentralen ontziak ere.

Willy De Rooverek, Belgikako Agentzia Federal Nuklearreko zuzendari orokorrak (AFNB), joan den larunbatean adierazi zuen modu “iraunkorrean” itxi beharko liratekeela enpresa horrek egindako ontziak dituzten mundu osoko 20 zentral nuklearrak.

Doeleko zentraleko pitzadurak ekainaren hasieran aurkitu zituzten, ohiko inspekzioa egiten ari zirela. Dena den, geroztik zabaldu diren informazioen arabera, 1970eko hamarkadatik bazegoen pitzadura horien berri. Are gehiago, ez da Doelekoa Belgikako estatuan problemak izaten ari den zentral bakarra: Thangekoan ere artesiak aurkitu dituzte. AFNBk ia ezinezkotzat jo du horiek konpontzea, isuri erradiaktiboen arrisku handiagatik.

Eguzki talde ekologistak gogorarazi du Garoñan ere pitzadurak aurkitu dituztela behin baino gehiagotan. Horiek konpondu dituztela behin eta berriz adierazi arren, Eguzkik uste du zentrala behin betiko ixtea dela aukera egokiena. 40 urte dituela gogorarazi dute, iraungitze-data gainditu zuela eta arriskuan jartzen dituela inguruan bizi diren milioi bat lagun baino gehiago.
.

No hay comentarios:

Publicar un comentario