lunes, 20 de agosto de 2012

Donostian ez da zezenketa gehiagorik izango

ta zuk, Marotok, ze diozu??
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak adierazi duenez, ez da Donostian zezenketa gehiagorik izango. Aurten amaitu da Illunbeko zezen plazaren akordioa, eta adierazi duenez, ez du beste zezenketa enpresaren batekin berrituko. Zezenketen aurkako diskurtsoa %100 babesten duela adierazi du. Izagirrek esan du Illunbeko egitura ezin dela mantendu urte osoan zazpi zezenketa egiteko, eta azaldu du kirol erabilera emango zaiela hemendik aurrera. "Ez dago inongo konpromisorik abonatuekin, enpresarekin zegoen konbenioa amaitu egin da, eta zezenketak ez dira festaren erdigunea, orain urte batzuk jada ez ziren bezala", adierazi du. Amaitu berri den Donostiako Aste Nagusiaren balantzean mintzatu da Donostiako zezenketen etorkizunaz. PSEk eta PPk mozioa aurkeztuko dute kontzesio berri bat sinatzeko aukera izan dezaten, eta EAJk "eztabaida lasaiagoa" eskatu du. Erabakia, dena den, Izagirreren exekutiboarena da, eta zezenketen aurkako jarrera irmoa hartu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario