viernes, 4 de mayo de 2012

EuskalNatura taldearen webgune berria martxan

EuskalNatura EHUko zenbait biologia ikasleen artean sorturiko taldea da. Duela bost urte sei lagun webgune bat egiten hasi ziren, naturari buruz interneten zegoen euskarazko informazio eskasia ikusita. Hemendik aurrera, guztion eskura dago webgune hau.

Laster hasi zen jende gehiago sartzen taldera, eta urtebeteren buruan 15 kide inguru ginen. Modu horretan, webgunea itxura hartzen joan zen eta internetez kanpo ere ekintzak antolatzen hasi ginen. Gaur egun 20 kidetik gora gara, eta webguneak, bereziki, indar handia hartu du. Urtarrilean UEUko Natur Zientziak atalaren gidaritza ere hartu genuen eta elkarte horren parte gara ordutik.



Iaz, webgune zaharraren arazoez jabetuta, edukia modu antolatuagoan eskaintzeko aukera emango zigun webgunea eraikitzen hasi ginen. Webgune berrian, zaharrean dagoen informazio pilotik asko sartu dugu, baina baita beste hainbat gauza ere. Horrez gain, askoz ordenatuagoa da eta erabiltzeko oso erraza.

Hainbat atal izango ditu webgune berriak, hala nola: onddo, animalia eta landareen fitxak; Euskal Herriko naturguneen fitxak; erreportajeentzako atal bat; argazki-galeria; deskargatzeko liburu eta dokumentuak; webgune interesgarrien estekak eta Euskal Herriko natur taldeei buruzko informazioa; naturako gaiei buruz jarduteko eztabaidagune bat...

..

No hay comentarios:

Publicar un comentario