jueves, 5 de abril de 2012

Behargin baten heriotza salatzeko lanuztea egingo da Tubacex enpresan

Atzo Aceralavako altzairutegian, Saratxon dagoen Tubacex taldeko enpresan, Andres Iturburu, Amurrioko 57 urteko langilea hil zen. Nahiz eta istripurik ez gertatu, langile batzordeak lanuztea deitu du apirilak 11rako.

24 orduko lanuztea izango da eta, alde batetik, behargin honen heriotza nola gertatu zen jakin nahi duela adierazi du langile batzordeak -printzipioz bihotzekoak jota zendu zela uste du Osalanek-. Bestalde, Tubacexen ematen diren prebentzio planak egokiak ez direla salatu dute sindikatuek. Erakunde hauen ustez enpresak prebentzio batzordean egiten dituzten eskaerei ez die behar den moduan erantzuten.

Horren adibide bat ere jarri dute: altzairutegian lan egiten dutenek urte erdia ematen dute gauez, eta horrek eragin zuzena du beharginen osasunean.

Amiantoa
Gainera, Andres Iturburu amiantoak kaltetutako langilea zen. Gizonak 31 urte eman ditu Aceralavan lanean.

..

No hay comentarios:

Publicar un comentario